Ordua:18:00.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: urte amaieran zendu zen Felix Sarasolari martxoaren 31n egingo zaion herri omenaldia prestatzeko lehen bilera irekia.Nori zuzendua: omenaldira batu nahi duen oro.Deitzailea: herritar talde bat.
Ordua: 18:30.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako deitua duen 24 orduko greba feminista Usurbilen lantzen segitzeko hirugarren bilkura. "Martxoaren 8ko greba feministari forma emateko bigarren bilera ere egin dugu! Gutxi gorabeherako egitarau bat osatu dugu: auzoetatik etorri eta herriko plaza zein kaleak hartu, bost ardatzen inguruan hausnartu, elkar ezagutu, hainbat belaunaldi eta alde guztietako emakumeak* saretu, elkarrekin bazkaldu, aldarrikatu, barre egin, kalejira, akelarrea... eta hirugarren bilera egiteko asmoa dugu. Ideia horiei eta sor daitezkeenak zehazteko! Denon artean, M8an emakumeok* planto!".Deitzailea: emakume talde bat.
Ordua: 19:00.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: hutsik dauden lokalak dinamizatzeko Guztion Egitasmoa proiektua osatu dute Beterri-Buruntzako udalek. Helburua, "lokal hutsen poltsa publiko bat osatzea da, negozio bat irekitzeko lokal bila ari den ekintzailearen zeregina errazteko. Udalak zubilana egingo luke lokala eskaintzen eta bilatzen ari direnen artean. Hain zuzen, proiektuaren zer-nolakoak aurkezteko bilera antolatu du lokal hutsen jabeekin otsailaren 25erako".Nori zuzendua: lokaletako jabeei.Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |