Ordua: 15:30.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.Zehaztasunak: Aginagako Eskolakoen inauterietako emanaldia. Aurtengo gaia: zirkoa.Antolatzailea: Aginagako Eskola.
Nork ez du Marie Kondoren berri? Azkenaldian, toki guztietan ageri da bere izena. Japoniarra da, idazlea, eta etxea antolatzeko teknikekin egin da mundu mailan ezagun. Gurean, Maitane Ormazabal Larzabalek eskaintzen ditu antzeko ikastaroak. Ostegun honetan TaPunturen bulegoetan izango da eta armairuen barne-antolaketari buruz jardungo du.
Ordua: 18:30.Tokia: Sutegiko erakusketa aretoa.Ekitaldian parte hartuko dutenak: Xabier Arregi Usurbilgo alkatea; Iñaki Alkorta, Gureak Lanean Sozietatearen Administrazio Kontseiluko presidentea; eta Joxemari Sors, Elkarlanean Fundazioko presidentea.Zehaztasunak: "Azken hilabete luzeotan, Usurbilgo Udala Gureak eta Elkar Fundazioarekin eskuz esku aritu da lanean, gure herrian proiektu sozioekonomiko garrantzitsu bat gauzatzeko. Bi enpresok ez dira edonor. Usurbilgo herriaren baloreekin bat egiten duten eragile ekonomikoak dira. Azpimarratzekoa da Gureak-ek arlo sozialean, inklusibitatean, egiten duen lana, eta Elkar fundazioaren kasuan, puntako erreferentzia da euskararen eta euskal kulturaren zabalkundean. Ondorioz, nekez aurki genezakeen bazkide hoberik. Esan beharrik ez dago, beraz, Elkar eta Gureak-en ezarpenak eragin positiboa izango duela Usurbilentzat eta eskualdearentzat, baita bertako hainbat sektore eta enpresentzat ere. Aukera berriak irekiko dituelakoan gaude, sinergia berriak, saretze berriak, elkarlan-dinamika berriak. Proiektuaren nondik norakoen berri eman nahi dizkizuegu, orain". Proiektuaren nondik norakoak aurkeztuko dira, proiektuari lotutako erakusketa zabaltzearekin batera.Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua:19:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Deitzaileak: Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteak.
Epea: otsailaren 27an eta 28an.Ordutegia: Udarregi Ikastolako Idazkaritzaren ordutegian.Tokia: Udarregi Ikastolako idazkaritza.Zehaztasunak: Udarregi Ikastolako LH-koen martxoaren 1eko (15:30etan Oiardo Kiroldegian) inauterietako emanaldia eskaintzeko sarrerak eskuratzeko aukera izango da. HH eta DBH-koen emanaldiak ikusteko sarrerak emanaldi egunean bertan banatuko dituzte.Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |