Igandea, martxoak 31



03:00

Ordu aldaketa

Usurbil, Usurbil | Deialdia

Ordu aldaketa: goizaldeko 2:00etan, 3:00ak izango dira.

Ordu aldaketa Usurbil

Ordu aldaketa: goizaldeko 2:00etan, 3:00ak izango dira.



11:30

Eskubaloi neurketa Kiroldegian

Oiardo Kiroldegia, Usurbil | Kirola

Eskola Kirola11:30 Infantil neskak (amaiera fasea-G1): Udarregi A - Orioko A ZKE

Eskubaloi neurketa Kiroldegian Oiardo Kiroldegia

Eskola Kirola
11:30 Infantil neskak (amaiera fasea-G1): Udarregi A - Orioko A ZKE


12:00

Felix Sarasolari omenaldia

Usurbilgo frontoia, Usurbil | Deialdia

Ordua: 12:00.Tokia: Usurbilgo frontoia.Zehaztasunak: "Pelix Sarasola, Felito ezaguna zen Usurbilen eta inguru zabalean eta baita Cuban eta Habanan ere. Urte bukaeran hil zitzaigun eta orain bere lagunek merezitako agur bat egin nahi diogu Usurbilen. Batean eta bestean, lagunartea ondo erein zuen herritarra izan dugu Felix eta orain guztien artean omenaldi atsegin bat eskainiko diogu".Antolatzaileak: Felix Sarasolaren lagunak.

Felix Sarasolari omenaldia Usurbilgo frontoia

Ordua: 12:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: "Pelix Sarasola, Felito ezaguna zen Usurbilen eta inguru zabalean eta baita Cuban eta Habanan ere. Urte bukaeran hil zitzaigun eta orain bere lagunek merezitako agur bat egin nahi diogu Usurbilen. Batean eta bestean, lagunartea ondo erein zuen herritarra izan dugu Felix eta orain guztien artean omenaldi atsegin bat eskainiko diogu".
Antolatzaileak: Felix Sarasolaren lagunak.


18:02

Felix Sarasolaren omenaldia prestatzeko bilera

Potxoenea, Usurbil | Bilerak

Ordua: 18:00.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: Felix Sarasolari martxoaren 31n egingo zaion herri omenaldia prestatzeko azken bilera.Deitzailea: Felix Sarasolaren senide eta lagun talde bat.

Felix Sarasolaren omenaldia prestatzeko bilera Potxoenea

Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: Felix Sarasolari martxoaren 31n egingo zaion herri omenaldia prestatzeko azken bilera.
Deitzailea: Felix Sarasolaren senide eta lagun talde bat.


18:30

Zinea: "Gure oroitzapenak"

Sutegiko auditorioa, Usurbil | Zinema

Ordua: 18:30.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Sarri iruditan agertzea du helburu “Gure oroitzapenak” filmak. Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena... Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez".Sarrerak: 6 euro (Aldez aurretik Txirristran, Lizardin eta Noua!n). Bazkideek 4 euro, Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Zinea: "Gure oroitzapenak" Sutegiko auditorioa

Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Sarri iruditan agertzea du helburu “Gure oroitzapenak” filmak. Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena... Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez".
Sarrerak: 6 euro (Aldez aurretik Txirristran, Lizardin eta Noua!n). Bazkideek 4 euro, Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.



18:30
13:30

Erakusketa: Aitzol Iriondo eta Itziar Moreno euskal presoen artelanak

Sutegiko erakustaretoa, Usurbil | Erakusketa

Epea: martxoak 28-31.Ordutegia: 18:30-20:00 eta igandean, 12:00-13:30.Tokia: Sutegiko erakustaretoa.Zehaztasunak: "Biak ala biak Frantziako espetxeetan sakabanaturik dituzten arren, ez diote inoiz utzi munduari so egiteari, mundua interpretatzeari, mundua eraldatu nahi izateari. Horretarako, besteak beste, sorkuntzari heldu diote, diziplina ugarietatik heldu ere. Izan ere, sortzea bizirik irauteko bitartekoa da kartzelan. Ziegaren helburua da presoa bere ingurunetik bakartzea, eta, sorkuntzaren bitartez, bakartze hori hautsi, eta espetxetik kanpokoarekin harremanetan jarri nahi izan dute. Eremu gris horri kolorea ematen saiatu. Erakusketa honetan, gainera, bai Aitzolek bai Itziarrek gaurkotasun handiko gaiei erreparatu diete, hala nola migrazioari, emakumearen sexualitateari, zapalkuntza sexistari edota transexualitateari. Euren artelanek mezu argia helarazten dute, kontzientziak astintzeko eta gogoetatzeko".  Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu eta Aitzolen lagunak.

Erakusketa: Aitzol Iriondo eta Itziar Moreno euskal presoen artelanak Sutegiko erakustaretoa

Epea: martxoak 28-31.
Ordutegia: 18:30-20:00 eta igandean, 12:00-13:30.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Zehaztasunak: "Biak ala biak Frantziako espetxeetan sakabanaturik dituzten arren, ez diote inoiz utzi munduari so egiteari, mundua interpretatzeari, mundua eraldatu nahi izateari. Horretarako, besteak beste, sorkuntzari heldu diote, diziplina ugarietatik heldu ere. Izan ere, sortzea bizirik irauteko bitartekoa da kartzelan. Ziegaren helburua da presoa bere ingurunetik bakartzea, eta, sorkuntzaren bitartez, bakartze hori hautsi, eta espetxetik kanpokoarekin harremanetan jarri nahi izan dute. Eremu gris horri kolorea ematen saiatu. Erakusketa honetan, gainera, bai Aitzolek bai Itziarrek gaurkotasun handiko gaiei erreparatu diete, hala nola migrazioari, emakumearen sexualitateari, zapalkuntza sexistari edota transexualitateari. Euren artelanek mezu argia helarazten dute, kontzientziak astintzeko eta gogoetatzeko". 

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu eta Aitzolen lagunak.

Motak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»