Ordutegia: 17:30-19:30.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Nori zuzendua: 10 urtetik gorakoentzat.Izen ematea: apirilaren 30etik maiatzaren 6ra, Sutegi udal liburutegian.Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 18:00.Tokia: Usurbilgo udaletxe paretik.Zehaztasunak: Ingemarreko zuzendaritzak iragarritakoa bete, eta martxoan hasieran aurkezturiko enplegu-erregulazio espedientea gauzatu du. Atalluko langile gehienak kaleratu eta lantegia ixteko bidean jarri du. Ingemarreko langileei babesa adierazi, eta lantegiaren itxiera eta langileen kaleratzea salatzeko manifestazioa ostiralean maiatzaren 10ean. Udaletxetik abiatu eta herri erdiguneko kaleak zeharkatu ostean, frontoian amaituko da manifestazioa langileen agerraldiarekin. Ingemarrekoei babesa adierazteko aukera ederra beraz hilaren 10ean.Deitzailea: Ingemarreko langileak.
19:45 Eskuz banaka jubenilak 1. maila Usurbilen: Pagazpe (Galarraga)-Mundarro (Urdangarin).
Ordua: 20:00 Tokia: Sutegiko Auditorioa Zehaztasunak: Fernando Bernuesek zuzendu duen pelikula honen gidoia Patxo Telleriak idatzi du Bernardo Atxaga idazlearen nobela ezaguna egokituta. Eleberrian bezala, David eta Joseba izango dira pelikularen ardatza: AEBetara joan zen bizitzera David eta orain hilzorian dago. Josebak, txikitako lagun minak, bisita egingo dio eta horren bidez, bien iragana errepasatuko da. Frankismoa, ETAn izan zuten parte hartzea, Gerra Zibilaren oihartzunak, tortura, traizioa. Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarri honekin Euskal Herrian bizi izandako historia aztertzen da. Zuzendaria: Fernando Bernues Sarrerak: 5 euro Lizardin aldez aurretik eta egun berean lehiatilan. Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea