Ordutegia: 9:00-13:00.Tokia: Potxoenea.Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri. Ikastaroko saioen egutegia:-Otsailak 16: Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.-Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain. Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira. Izen ematea:943 361 114alkartasuna@usurbil.comalkartasuna.eus Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.
Egunak: Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 8, 15. Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara Zehaztasunak: Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Patri Espinarrek emango du ikastaroa, eta, nagusiki, mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskainiko ditu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatasiko digu, era praktiko batean. Izen-ematea: parekidetasuna@usurbil.eus edo 943377110 telefonora deituta Antolatzailea: Parekidetasun Saila
Ordutegia: 17:00-20:00.Tokia: Usurbil.Zehaztasunak: "Zure eskuek bizitza bat salba dezakete" aldarripean, zortzigarrenez "BBS/RCP Eguna" antolatu du DYA-k. "Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu", egunotan hainbat udalerrietan antolatu egokituko dituzten doako formazio guneen bidez. DYA-k ohartarazi duenez, "Bihotz-Biriken Suspertzearen (BBS/RCP) teknika oso erraza da —ikasteko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere". Antolatzailea: DYA Gipuzkoa.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |