08:30 Esnadeia herrian zehar, herriko txistularien eskutik. 09:00-12:00 Ikastola eta Oiardo Kiroldegi inguruan jolasak ikasleentzat. 12:00-12:50 HH-koen “Abere Festa” ikuskizunaKiroldegian. Oharra: 11:40ean irekiko dira futbol zelaiaren aldeko ateak. Sarrera-txartelak bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.14:00-19:00 Herri bazkaria frontoian. Txartelak ekainaren 5etik 10era arte salgai ikastolako idazkaritzan. Hurbilago Elkarteak sukaldaturiko menua: -Haur eta gaztetxoentzat: makarroiak tomatearekin, oilaskoa saltsan, izozkia, ogia eta ura.-Helduentzat: itsas entsalada, oilaskoa saltsan, gazta krema eta azenario tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea.Bazkalostean:15:30-16:00 LH5. maila. Musika saioa frontoian.16:00-17:00 Julen magoa Sutegi atarian.17:00-19:00 Alaken taldea, Muxikoak eta gehiago frontoian.Antolatzaileak: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.
Abiatzeko hitzordua: 8:30etan Oiardo Kiroldegi ataritik, autobusez.Zehaztasunak: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, Euskal Herria Kantuz elkarteak eta Xiberoko Kantuzaleen Biltzarrak ekainaren 15ean Zuberoan, Maule-Urdiñarben antolatu duten Euskal Herria Kantuz Egunera joateko irteera prestatzen ari da. Autobus zerbitzua antolatu dute Usurbildik; 8:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegi ataritik. Egunpasa joan asmo duenak Kantu Taldeko kideren batekin hartuemanetan jar dadila. Gogoan izan, astelehenero biltzen da Euskal Kantu Taldea 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan.Euskal Herria Kantuz Egunen, Euskal Herriko osoko kantu taldeak elkartuko dira. Kantujira ospatuko dute goizean Maulen, herri bazkaria eta bazkalosteko dantza eta kantu saioa Urdiñarben.Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Abiatzeko hitzordua: 10:00etan, Mikel Laboa plazan.Zehaztasunak: Mintzalagun egitasmotik txangoa antolatu dute ikasturte amaiera honetan, Zumeta Arte Estudiora oraingoan. Izen ematea: ekainaren 13a baino lehen eta doan. Bideotatik: 607 609 379 edo usurbil@aek.eusOharra: plaza kopuru mugatua.Antolatzaileak: Etumeta AEK euskaltegia.
Ordua: 12:00.Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.Zehaztasunak: maiatzaren 26ko udal hauteskundeetatik sortutako 2019-23 legealdirako udalbatza berriaren osaera. Alkate eta zinegotzien kargu hartze ekitaldia.Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |