Ordua: 10:30.Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.Zehaztasunak: 10:30 Helduen lasterketa frontoitik: 10,75 kilometroko ibilbidea.12:00 Haurren lasterketa ez lehiakorra: benjaminen (2010-11 urteetan jaiotako 8-9 urtekoak) eta alebinen (2008-09 urteetan jaiotako 10-11 urtekoak) 600 metroko ibilbidea.12:10 Haurren lasterketa ez lehiakorra: infantilen (2006-07 urte arteetan jaiotako 12-13 urtekoen) eta kadeteen (2004-05 urte arteetan jaiotako 14-15 urtekoen) ibilbidea (1.000 metro).Oharra: prebenjaminen 200 metroko lasterketa.Izen ematea: irailaren 14ko 16:00ak arte kronoak.com atarian edo Oiardo Kiroldegian eskuragarri izango diren inprimakiak beteta.Lasterketa egunerako oharrak:-9:00etatik aurrera, dortsal eta txip banaketa frontoian.-Kontsigna: arropa uzteko lekua lasterketaren irteeratik gertu, frontoian.-Zerbitzuak/sariak: parte hartzaile guztientzat asegurua, probaren erdian ur-hornidura, froga amaieran hamaiketakoa, dutxa zerbitzua Kiroldegian bertan, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria, parte hartzaile guztientzat oparia eta beste hainbat opariren zozketa.Informazio gehiago: kronoak.comAntolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.
Ordua: 11:00.Tokia: Zubietako errebote plaza.Neurketa: Zubieta-Hazparne.56. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETAHasiera: irailaren 8ko asteburua.Amaiera: eguraldiak laguntzen badu, urriaren 6ko asteburuan Villabonako errebote plazan.Faseak:-Irailaren 8ko asteburutik irailaren 22ko asteburura: itzuli bateko ligaxka, Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan.-Irailaren 29ko asteburuan: lehen fasean bi multzoetan lehen bi postuetan sailkatutako taldeen arteko finalerdiak. Multzo bateko lehen sailkatua beste multzoko bigarren sailkatuarekin lehiatuko da.-Urriaren 6ko asteburuan: finala Villabonako errebote plazan.Parte hartzaileak: A multzoa: Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), Noizbait (Hazparne, Lapurdi), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea).B multzoa: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Sarako Izarra (Sara, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).Informazio gehiago: gipuzkoapilota.eus