AGINAGAKO ESKOLA10:00ak aldera Aginagako Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen kantu-jira Aginagan barrena. Ondoren, guraso taldeak prestaturiko hamaiketako dastatzea.Antolatzailea: Aginagako Eskola.ZUBIETAKO ESKOLA12:00ak aldera, gabon kantak senideekin Errebote plazan.Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta.UDARREGI IKASTOLA09:30-10:45 LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira:-LH-koek Kalezarko itzulia egingo dute.-DBH-koak Kaxkoan barrena ibiliko dira.12:10 HH-koen kantu saioa ikastola atarian.16:30 Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaie Haur Eskolan. 2-3 urteko haurren gelara igo eta haiekin egoteko aukera izango dute ekarritako opariak banatzen dituzten bitartean. 17:00ak aldera, Haur Eskolatik Kalezarreko plazara abituko dira kantuan. Eta handik Mikel Laboa plazara.Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
Ordua: 18:30.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek urtarrilaren 30erako iragarri duten greba orokorraren harira, Usurbilgo greba batzordea osatzeko deialdia egin dute. Lehen bilera ostiral honetarako deitu dute, abenduaren 20an, 18:30etan Potxoenean. “Usurbildarrok antolatu eta bizitza duinen alde borrokatzeko lehen batzar irekia” izango dela iragarri dute. Deitzailea: urtarrilaren 30eko greba batzordea osatzeko deitzaileak.
Santuenea Auzo Elkartean:19:00 Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoaren hitzaldia: “Berdintasuna eta generoa”.Ondoren, San Tomaseko ospakizuna: txistor jana. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.
Epea: abenduak 18-urtarrilak 7.Tokia: Sutegiko erakustaretoa.Zehaztasunak: 2019an zehar usurbildar sortzaileek kaleraturiko produktuen erakusketa.Antolatzailea: NOAUA! K.E. eta Sutegi udal liburutegia.