Ordua: 17:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Sinopsia: "Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, "Ipuin-herriko berriak" egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar. Gozatu euren abentura dibertigarriez ipuin zirraragarri honetan. Alegia klasikoa, umore bihurri eta modernoarekin".Sarrera: 3 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.Antolatzaileak: Ziortza Gazte Elkartea eta Usurbilgo Udala.
Epea: abenduak 14-urtarrilak 7.Tokia: Sutegiko erakustaretoa.Zehaztasunak: 2020. urtean zehar Usurbilgo sortzaileek plazaratu dituzten sortze lanen bilduma. Lanok Lizardi eta Laurok liburu dendetan eta Sutegi udal liburutegian eskuratu ahalko dituzue.Antolatzaileak: Sutegi udal liburutegia, NOAUA! Kultur Elkartea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegi erakustaretoa.Epea: "Mukwano-lagun Bujagalin (Uganda) erakusketa Alaitz Aizpuruaren begietatik" ikusgai izango duzue abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra arte. Erakusketa aurkezteko hitzaldia antolatu dute abenduaren 23an.Hizlaria: Sabin Gabilondo elkarteko sortzaile eta lehendakaria.Zehaztasunak: "Mukwano-Lagun Afrikako haurtzaroa zaintzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da. 2006. urtean Sabin Gabilondo, Jinja Bujagali-ra (Uganda) piraguan ibiltzera joan eta bertako beharrak ikusita hasi zen lanean. Osasun arloan lehenik, dentista moduan gehienbat, gehien behar duten haurrei oinarrizko beharrak betetzen lagunduz (koltxoia, manta, moskitera). Urte gutxitan argi ikusi zuen haurren eskolaratzea izan behar zuela lehentasunetako batek. Honela poliki poliki, elkartea sortzen eta forma hartzen joan zen gaur egun ditugun Nursery eta Primary eskolak, Secundary eta goi mailako eskoletarako bekak eta Osasun zaintzako saila osatuaz besteak beste. Hau guztia, Jinjako Nevada Ugandako elkartearen eskutik burutzen du Mukwano-Lagun elkarteak".Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |