12:00 Giza proba: herritarren arteko "desapiyua" Dema plazan.Zehaztasunak: "Goizeko saioan herritarren arteko desapiyo ederraz gozatzeko aukera izango dugu herriko Dema PLazan.1800 kg.ko UR EPEL harritik tiraka ariko dira 20 minutuz bi hirukote hauek:-1. hirukotea: Aitor Alkorta Etxeberria, Iurgi Mendiluze Zuloaga, Berdaitz Larrarte Zuloaga.-2. hirukotea: Aimar Zuloaga Segurola, Imanol Zaldua Unanue eta Gabi Sarasola Ibargoyen".Edukiera: 135 lagun.Sarrerak: uztailaren 8ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).18:00 Aizkolari eta harri-jasotzaileen lehia Usurbilgo frontoian.Zehaztasunak: "Arratsaldeko saioan kronometroaren beharrik ez da izango.Aizkolari eta harrijasotzaile banaz osaturiko bi bikote hauek ariko dira lehia bizian. Hiru harri ezberdinekin jardungo dira harrijasotzaileak eta aizkolariek hiru froga egingo dituzte. : kolpekoa,azkartasunekoa eta konbinatua . Erronka ederra Ostolaza harri eskolatik datozen Udane eta Gorka Etxeberria eta Esnal anai aizkolarien artean gauzatuko dutena".Edukiera: 135 lagun.Sarrerak: uztailaren 8ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eusAntolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.
Epea: uztailak 9-11.Tokia: Usurbil.Zehaztasunak: Buruntzaldeko Neska* Gazteek eskualde mailako udaleku feministak antolatu dituzte uztailaren 9tik 11ra Usurbilen. Trans egoerak hizpide izango dituen hitzaldia, prostituzioaren inguruko oka jolasa, ligoteo sanoari edota “nola feminismoak osatzen gaituen” hizpide izango duten tailerrak, Buruntzaldeko neska* gazte taldeen aurkezpena, kontzertuak, gaubelak… eta gehiago iragarri dituzte.Izen ematea: ekainaren 12tik 27ra arte, antolakuntzaren sare sozialetan.Antolatzaileak: Buruntzaldeko Neska* Gazteak.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |