Ordua: 09:30-13:30.Tokia: Salbatore Parrokia.Zehaztasunak: organoen balioa nabarmentzeko "Gipuzkoako Organoak Plazara" zikloaren laugarren edizioaren baitan, "masterklasa" eta emanaldia izango da, Brett Leighton irakaslearen eskutik. Ekitaldiko ardatza, CG. Tournemireren "Sept Chorals-Poèmes op. 67" obra izango da.Antolatzaileak: Musikene eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Ordutegia: 16:30-20:10.Tokia: Udarregi Ikastola.Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.-18-65 urte artean izatea.-50 kilotik gora pisatzea.-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.
Ordua: 18:30.Tokia: Atxegalden Udarregi Ikastolako jangelan; Santuenean yogako lokalean; Zubietan, Kaxkapen.Zehaztasunak: 2022rako udal aurrekontu proposamena aurkeztu eta herritar nahiz eragileen ekarpenak biltzeko aurkezpen saioak iragarri ditu udal gobernu taldeak. "Auzoz auzoko bilerek auzotarren beharrak ezagutzea ere izango dute helburu".Antolatzailea: udal gobernu taldea.