Ordua: 18:30.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: Ikastolen Elkarteko Aisiola Hezitzaile Eskolakoen eskutik, aisialdiko hezitzaile ikastaroa antolatu dute aurten ere Udarregi ikastolan. Ikastaro honi buruzko nondik norakoen berri emango dute sustatzaileek aurkezpen ekitaldi honetan. 2023-24 ikasturterako antolatu duten ikastarorako matrikulazio epea zabalik da.Ikastarorako matrikulazioaIzen-ematea: urriaren 2ra arte.Nori zuzendua: 17 urtetik garaiko ikasleentzat, Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat.Iraupena: urriaren 20tik maiatzaren 14ra, ostiral edo larunbatero Udarregi ikastolan.Prezioa: 430 euro.Informazio gehiago: zirimola.eus / 943 445 108 / aisiola@ikastola.eus
Ordua: 22:00.Tokia: Zubietako errebote plaza.Zehaztasunak:"Zumeta 23" dokumentalaren aurkezpenaZUMETA 23. Duela mende erdi, Jose Luis Zumeta artistak bere lanik ikonikoena utzi zigun bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian. Egun bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute bere omenez.Zuzendaritza Oskar Alegria.Kamerak Juanfe Garces, Beñat Gereka, Luis Jambrina.Audio eta soinu-postprodukzioa Luca Rullo.Edizio eta irudi-postprodukzioa Luis Jambrina, Aitor Oñederra.Makillajea Oihana Garde.Atrezzo eta laguntzaileak Alicia Otaegui, Elias Alegria, Jon García Olabarri.Pilotari pintoreak: Maite Ortiz de Mendibil, Manex Urtasun.Kolore nahasketa, muralaren inspirazioa: Koldobika Jauregi.Musika: Peru Galbete + “Urtsua uda”, Mikel Laboa.Ahotsak: Agurne Alkorta, Arrate Eizagirre, Maria Jesus Tolaretxipi, Antonio Iparragirre, Iñaki Zugasti, Aitor Agirre, Aintzane Aizpurua, Nekane Zaldua. "Peru Galbete eta gu" taldearen kontzertuaPeru Galbeteren laugarren diskoa da Beiratu. Bizitzari begietara begiratu, edo beiratu. Beiratzea ere badelako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin. Hirukote akustiko formatuan dator Peru, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan eta Santi Etxeberria kontrabaxuan. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Zubietako Herri Batzarra.