Aginagako Eliza Zaharra kulturgune gisara dinamizatzen segitzeko konpromiso irmoa dute 2019. urtean ere. Eraikina girotzen segitzeko herri elkarguneak kontzertu gaua antolatu du larunbaterako (otsailak 9). Hemen xehetasunak:
KONTZERTU GAUA
Otsailak 9, larunbata
23:30 Kontzertu gaua Aginagako Eliza Zaharrean: Eraso, Kokein eta Dj Bull goizaldera arte. Sarrerak: 8 eurotan Aginagako Arrate eta Usurbilgo Aitzaga tabernetan.
Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra herri elkargunea.