Zirkoko show ikusgarria eskaini dute, akrobatez mozorroturiko Aginagako Eskolako ikasleek

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 28a, 16:41

Eliza Zaharra zirkoz mozorrotu dute Aginagako Eskolako ikasleek, ostegun arratsalde honetan eskaini duten emanaldiarekin. Argi denez, badatoz Inauteriak!

Eliza Zaharra kultur gune gisa dinamizatzen segitzen dute Aginagan. Ostegun honetan Aginagako Eskolako kideak izan dira bertako oholtzara igo direnak. Zirkoz mozorrotu dute eraikina eta zirkoko protagonistetan bilakatu dira ikasleak. Akrobata iaioeneetan. Inauterietako emanaldi ikusgarria eskaini dute, etxekoen, senide eta lagunen txalo artean. Txokolate jan gozoarekin borobildu dute bazkalostean Eliza Zaharrean eskainitako saioa.