Oriako 25. Traineru jaitsiera, Joko Garbiko finala, Lilatoia, futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 7a, 23:45

Asteburuko kirol agendan, Aginagan hasi eta Orion amaituko den Oriako 25. Traineru jaitsiera iragarri dute, Oiardo Kiroldegiko eskubaloi neurketa eta Haraneko futbol partidekin batera. Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala jokatuko du bestalde Zubietak Oiartzunen. Eta igandean, Usurbilgo hainbat emakumeren parte hartzea erakarriko duen 30. Lilatoia Donostian.

Larunbat arratsaldeko 16:30etan hasiko dira lehiatzen Oriako 25. Traineru Jaitsieran parte hartuko duten 81 ontziak. Bi proba ospatuko dira; lehenengoa, 4 kilometrokoa, Saikola eta Orio artean. 50 ontzik parte hartuko dute; Kataluniatik etorritakoek, jubenil mistoek, beteranoek eta emakumezko absolutuek. Segidan, 17:30etan hasita lehiatuko dira Mapil Oriorekin lotuko duen 6 kilometroko probako 31 lehiakideak: gizonezko absolutuen mailakoak. 

Estropadekin batera, larunbat arratsalde berean jokatuko da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako final nagusia. Azken urteotako irudia aldatuko da; azken urteotan zubietarren artean jokatu izan da azken neurketa, oraingoan zubietarren eta oiartzuarren artean. Txost 2 (P.Etchelecu-T.Nazabal) eta Zubieta 2 (J.Aizpurua-A.Arrillaga). Partida, larunbat arratsaldeko 18:00etan hasita Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.

Igandean berriz 10:30etan hasita, 30. Lilatoia ospatuko da Donostian. Usurbilgo hainbat emakumeek parte hartuko dute, Bulebarrean hasi eta bukatuko den kirol hitzorduan.

FUTBOLA HARANEN
Martxoak 9, larunbata
9:30 
Alebin neskak: Udarregi 6A-Urnieta 5
10:45 Infantil mutilak: Usurbil A-Vasconia A

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Martxoak 9, larunbata
Eskola Kirola
09:30 
Alebin mutilak:
Udarregi 5A-Udarregi 5D
Udarregi 6A-Langile A
10:30 Infantil neskak: Udarregi B-Ordizia Enirio
11:45 Infantil neskak (Fase Finala-G1): Udarregi A-Pitch Chocobarra Bidasoa Irun A
13:00 Infantil mutilak (Fase Finala B-G1): Udarregi B-Het Zintzarri

Usurbil K.E.
16:00 
Kadete mutilak (2. fasea, Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Neumaticos Bayona Pulpo EK
17:30 Kadete neskak ( 2. fasea, Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Berango Urduliz Eskubaloia
19:00 Jubenil mutilak (2. fasea, Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Gran Camping Zarautz ZKE