2019/05/25 12:00

Jaia

Aginagako Eskolako kide eta kide ohien topaketa

Aginagako Eskolako kide eta kide ohien topaketa
Aginaga, Aginaga

Zehaztasunak: ekainaren 9an Aginagan ospatuko duten Gipuzkoako Eskola Txikien festa girotze aldera, Aginagako Eskolako egungo kideak eta kide ohiak (ikasle, guraso, hezitzaile, herritar) bilduko dituen topaketa antolatu dute maiatzaren 25erako. Urteotako Eskolako argazki erakusketa bisitatuz hasiko dute eguna eta gero Aginaga Sagardotegian bilduko dira bazkaritarako.

12:00 Aginagako Eskolako argazki erakusketaren irekiera Aginagako Elizan.
14:00 Aginagako Eskolako kideen bazkaria Aginaga Sagardotegian.

ARGAZKI ERAKUSKETA
Zehaztasunak: Aginagako Eskolari lotutako argazki bildumaren erakusketa.
Oharra: inork argazkirik izan eta utzi nahiko bale helarazi dezala aginaga@eskolatxikiak.org helbidera edo guraso elkarteko kideren bati helarazi.

BAZKARIA
Tokia: Aginaga Sagardotegia.
Menuak:
-Helduentzat: mixta entsalada, bakailao tortilla, txuleta patatekin, gazta, menbrilloa, intxaurrak eta kafea izango dira, 26 euroren truke.
-Umeentzat: kroketak, oilasko izterra patatekin eta izozkia, 13,50 euroren truke.
Txartelak: aurrez salgai Arrate Elkartean, maiatzaren 3ra arte.

Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.