Etxeko txikienei zuzenduriko familia giroko ospakizunak, ekainaren 9ko Aginagako eskola txikien festan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 29a, 12:48

Aginaga erdigunearen bueltan zabalduko da ekainaren 9ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa. Gaur eguerdian aurkeztu dituzte antolatzaileek xehetasunak; tartean egitaraua eta ibilbidea. Lau gune izango ditu jaialdiak, eta gune bakoitzean denetariko jolas, tailer eta ikuskizunak. Aginagara joan eta itzultzeko garraio zerbitzu publikoa erabiltzeko deia egin dute.

Herri txikia izan arren, erronka handiei eeltzen iaioak dira Aginagan. Honakoa, ekainaren 9ko Gipuzkoako Eskola Txikien jaia prestatzea erronka handia zuten. "Auzolan erraldoia izan da", adierazi dute San Praixku Guraso Elkartetik, aste eta erdi barruko jaialdia aurkezteko eguerdian eskaini duten prentsaurrekoan.

Plazaratu dituzten xehetasunen artean, bi igande barru izango diren ospakizunak. Aginaga Kaxkoa inguratuko duen zirkuitu baten bueltan zabalduko da ekainaren 9ko eremua. Bidean lau geldialdi izango ditu, lau gune. Gune bakoitzean etxeko txikienei zuzenduriko ikuskizun, tailer eta jolasak. 10:30etan abiaraziko dute jai eguna, harrera ekitaldiarekin, "aukera paregabea izango duzue bertan, herriko haurrek prestatutako ikuskizun koloretsuaz gozatzeko". 

Horrekin batera, beste hainbatz zerbitzu osagarri; jan edana, bazkaria (adi, txartelak ekainaren 3ra arte Arraten salgai), eskola txikiak laguntzeko denda, txosna, kontsigna... 

Aginagako jaialdira joan etorria egiteko garraio zerbitzu publikoa erabiltzeko deia egin dute antolatzaileek. Aparkaleku kopuru mugatua izango da Aginagan. Hara joan eta etortzeko doako autobus zerbitzua goizez Usurbildik, eta arratsalde partean Aginagatik. Egunean zehar, orduoro izango dira astebururo legez, Lurraldebuseko autobus zerbitzuak, Urola Kosta aldera nahiz Donostia aldera. 

GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIEN JAIA AGINAGAN
Ekainaren 9ra arte
Aginagako Eskolari buruzko argazki erakusketa Aginagako Eliza Zaharrean.

Ekainak 9, igandea
Egitaraua:
10:00 
Txistulariak (1, 2, 3, 4)*
10:30 Harrera ekitaldia (1). Aginagako haurren ikuskizun koloretsua.
11:15 Jokoak gune guztietan (1,2,3,4).
13:00 Yolanda Arrieta ipuin kontalaria 2-5 urte artekoentzat ludotekan (1).
14:00 Bazkaria (1). Izen ematea: txartelan eskuragarri ekainaren 3ra arte, Aginagako Arrate tabernan. Helduen menua, 12 euro: gula nahaskia, oilasko paella eta ijito besoa. Haurren menua, 8 euro: oilasko paella eta yogurra.
15:00 Mustaren Perkusio Tailerra (1).
15:00 Puzgarriak (3).
15:30 Lopene eta bere animaliak (2).
16:30 Sardiña Freskue antzerkia (1).
18:00 Apar festa (1).

Zerbitzuak: komuna, pardelak, txosna, bazkariak, denda, tiketera, iturria, kontsigna.

*Guneak:
1-Eskola: Aginaga Kaxkoa.
2-Baserria: Usurbildik Aginaga heldu berritan ezkerretara geratzen den lur eremua.
3-Sagardoa: Aginaga Sagardotegi atariko aparkalekua.
4-Errioa: Aginaga sagardotegi ondoko eremua.

Garraio zerbitzua publikoak baliatzeko deia
-Doako autobus zerbitzua Aizpurua lantegikoen eskutik:
10:00-12:00 Atxega jauregi ondoko Zumarte industriagunetik Aginagara. 
17:30-19:30 Aginagatik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzuak. 
-Lurraldebus autobus zerbitzuak. Zerbitzu bereziak!
-Aparkaleku mugatuak: Aginaga Kaxko paretik Mapilera bidean aparkatzeko lau gune.

 
LURRALDEBUSEN ZERBITZU BEREZIAK