[IRUDITAN] Umeen egun ezin borobilagoa

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 11a, 20:34

Umeen Eguna amaitu da Aginagan. Bihar esango diete agur aginagarrek San Praxkuei, baina oraindik egitaraua oparoa da. Puzgarrietan jauzika aritu dira gazteenak, txokolatea dastatu eta buruhandiengandik ihesean ibili dira... Opariak ere jaso dituzte Arrateko jubilatuen eskutik, eta zezen suzkoa atzera eta aurrera ibili dute Aginagako frontoi inguruan. Tortila patata txapelketarekin afari gozoa prestatu dute familia askok. Gauean, Rukula eta Andoni bakarlaria izango dira Eliza Zarrean eta ondoren, DJ Seymar.

AGINAGAKO JAIAK

Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Joselontxos.
23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Errefus-bilketa!

Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
-Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.