Lehia bizian aritu den Aginagak, etxekoen babes osoa jaso du

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 12a, 20:39

Txalotuenak izan dira zalantzarik gabe. Gogotik lehiatu da Aginaga, gaurkoan ospatu den trainerilen txapelketan.

Zegokien neurketa jokatu baino lehen, entrenatzera agertu eta erriberara hurbil diren aginagarrek ikusi dituztenean gogotik txalotu dituzte. Agerraldia ez da oharkabean pasa. Ez zen gutxiagorako. Lau urteko etenaldiaren bueltan, estropadak itzuli dira erriora, Aginagako jaietara, eta haiekin aginagarren arraun taldea. 

Asier Puertas, Gorka Puertas, Ander Agirre, Erik Aranburu, Oihan Gozategi, Josu Ostolaza eta patroi lanetan aritu den Markel Eizagirre Beloki, kideok osaturiko taldeak gogotik ordezkatu du Aginaga gaurko estropadetan. Ezin izan dute bandera etxeratu, baina bertaraturikoen saria eraman dute; babes osoa eta animu guztiak.