"Inguru minguru" ipuin musikanten saioa larunbatean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 22a, 09:00

Larunbat honetarako iragarri duten "Inguru minguru" ipuin musikatuen saioarekin kultur ziklo oparoa abiatuko dute Aginagan; haur nahiz helduentzako emanaldi eta ekitaldi sorta iragarri dute. Batzuk Euskararen Egunaren bueltan, besteak ate joka ditugun eguberrietarako.

Ekitaldi eskaintza zabal hau osatu dutenen artean dira Antxomolantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkartea, San Praixku Guraso Elkartea edota Aginagako Eskola bera.  

Zikloa larunbat honetan bertan (azaroak 23) abiatuko dute, "Inguru minguru" ipuin musikatuen saioarekin.

URTE AMAIERA MUGITUA AGINAGAN
AZAROAK 23, LARUNBATA

17:00 "Inguru minguru" ipuin musikatuen saioa ludotekan. 
Zehaztasunak: Apika taldearen “Inguru Minguru” ipuin musikatuen saioa. “Ipuin kontaketa honetan Iranen eta Afrikan kokatutako istorioen bidez biotopoa nola sortzen eta zaintzen den ikusiko dugu. Ingurugiro eta birziklapenari buruz arituko gara. Musika, ipuinak, kantak eta giro ezinhobea familian ondo pasatzeko”.
Antolatzailea: Antxomolantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkartea.


AZAROAK 30, LARUNBATA
18:00 Demode Quartet laukotearen "Epa txiki!" ikuskizuna Eliza Zaharrean. 
Zehaztasunak: Musika estilo ezberdinak euskal kantutegitik eratorritakoak direla sostengantzen duen teoria ardatz hartuta plazaratu zuen Demode Quartet taldeak “Epa!” ikuskizuna. Aurkezpen biran gaztetxoak ere zaletu bilakatu zirela ikusita, “Epa txiki!” estreinatu zuen iazko Euskaraldian, Mikel de la Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta David Rosco laukoteak. Euskal klasikoen bertsio umoretsu eta koreografiatuak eskainiko dituzte.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkartea.

ABENDUAK 1, IGANDEA
18:00 "Zoaz bake santuan" antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean. 
Zehaztasunak: Ezustekoz beteriko umorezko antzezlan honetako protagonistak Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktore ezagunak, bikote harreman bateko kideak ditugu. Daraman bizimodu aspergarriari eteteko, emakumeak bikotelaguna pozoitzea erabakitzen du. Egindakoa gizonari aitortuko dio eta berarekin azken orduak bizitzeko prest agertuko da, biak, etxean giltzaperatuta. Plana ordea ez da aurreikusi bezala aterako. Begoña Bilbaok zuzenduriko Txalo produkzioak-en antzezlana.
Sarrerak: aurrez Arrate tabernan 5 eurotan salgai edota egunean bertan.
Antolatzaileak: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea eta Euskaraldiko taldea.

ABENDUAK 3, ASTEARTEA: EUSKARAREN EGUNA
Aginagako eskolan: “ikasleek, gurasoek eta irakasleek, beraientzat euskarazko hitz politena dena aukeratu eta denon artean hormairudia sortuko dugu. Euskarako abestiekin jolasak egingo ditugu”.

ABENDUAK 20, OSTIRALA
10:00ak aldera Aginagako Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen kantu-jira Aginagan barrena.
Ondoren, guraso taldeak prestaturiko hamaiketako dastatzea.
Antolatzailea: Aginagako Eskola.

ABENDUAK 23, ASTELEHENA
18:00 Olentzerori harrera Sekaña parean. "Trikitilariez lagundurik, kalejiran joango gara eliza zarrera. Han eskutitzak emateko aukera izango dugu eta baita gaztain goxo-goxoak jateko ere. Animatu zaitezte, magiaz beteriko eguna izango da eta!!".
Antolatzailea: Antxomolantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkartea.

ABENDUAK 24, ASTEARTEA
9:00ak aldera abiatu izan ohi dira kantuan etxez etxe (Oharra: aurtengo hitzordua guztiz baieztatzeke dugu). 
Antolatzailea: Aginagako katekesi taldea.

ABENDUAK 30, ASTELEHENA
17:00 "Niararen bidaia" antzezlana. 
Zehaztasunak: "Patata tropikala antzerki taldeak Niara-ren bidaia izeneko antzerkia eskainiko digute Aginagan. Adin guztietako haur eta helduei zuzenduta dago. Animatu zaitezte, primeran pasatuko dugu eta!".
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkartea.