Aitor Aranguren eta Miriam Arrillaga bilduko dituen pilota jaialdia larunbatean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 24a, 09:16

Binakako Promozio Txapelketa jokatuko du Aitor Arangurenek, binakako partida baita Miriam Arrillagak, larunbat arratsaldeko 18:00etan hasita Aginagako frontoian. Emakume Master Cup-en 4 t´erdiko txapelduna omenduko du Aginagako herriak. Sarrerak aurrez eskura ditzakezue edo egunean bertan takillan.

Binakako Promozio Txapelketan Peña II  izango du talde kide Aitor Arangurenek, Arteaga II-Urretabizkaia II bikotea aurkari. Miriam Arrillaga Patri Espinarrekin batera lehiatuko da, Eneritz Arrieta-Maider Mendizabal bikotearekin. Lehenbizi emakumezkoen partida jokatuko da, herri omenaldia egingo zaio gero Miriami. Eta ondoren, Aitor Arangurenen neurketa ospatuko da.

Sarrerak salgai
Pilota jaialdirako txartelak aurrez eskuratu ahalko dira Bordatxon eta Arraten edo entradasfronton.com atarian. Edo egunean bertan Aginagako frontoian. Prezioak: 10 euro (16 urtetik gorakoek), 5 euro (10-15 urte artekoek), doan (0-9 urte artekoek).