Miriam Arrillaga omendu du Aginagako herriak

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 26a, 13:01

Emakume Master Cup-a irabazi zuen duela hilabete pasatxo Miriam Arrillagak. Aginagako frontoian eman zituen lehen pausoak, eta pilota ibilbidean hazten ikusi zuen herriak omendu egin nahi izan du. Frontoia goraino bete zen partiduak ikusteko, eta omenaldi benetan hunkigarria egin zioten amaieran.