Aginagako erriberako herri-bidea, egokitua

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 11a, 12:12
Aginagako herri-bidea. Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.

Usurbilgo Udalak berri eman duenez, amaitu dituzte aipatu herri-bidea egokitzeko lanak.

Aginagako erriberako herri-bidea txukundu, konpondu eta egokitzeko lanak amaitu dituztela berri eman du Usurbilgo Udalak. 

"Aginagako erriberako herri-bidea egokitzeko lanak amaitu ditu Murgil Eraikuntzak enpresak. Lan horiei esker, 3 metroko zabalera du ia bide osoak: azken 53 metroetan, berriz, 4 metrokoa, bidea lehendik zeuden murruetara egokitu baitute (Urdaiagarako bidearekin elkartzen den aldean). Bidea txukundu eta euri-urak jasotzeko sistema ezarri dute", berri eman dute Udaletik.