Kultur Bira

Odolaren Mintzoa taldekoen kontzertua 23:00etan

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 24a, 07:22

Odolaren Mintzoak abiaraziko ditu gaur asteburuko Kultur Birako ekitaldiak Aginagan. Taldetik jakinarazi dutenez, arazo teknikoak tarteko 22:00etan ez 23:00etan hasiko da emanaldia. Adi kontzerturako sarrerak izan baina joaterik ez dutenei zuzenduta, taldetik plazaratu duten oharrari. Aginagatik ohiko jaiak bertan behera utziak dituen Zubietara jauzi egingo du Kultur Birak larunbat eta igandean, dantza eta bertso saio banarekin.

Bueltan dator asteburuan Kultur Bira; oraingoan Aginagara eta Zubietara. Hasteko, ostiral honetan, arazo teknikoak tarteko 23:00etan (eta ez aurreikusia zegoen moduan 22:00etan) Odolaren Mintzoa herriko taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Aginagako Eliza Zaharraren atariko plazatxoan. Emanaldirako izen ematea itxita dago usurbilkultura.eus atarian. Antolakuntzak sarrerak zozketatuak ditu. Baina adi taldetik plazaratu duten oharrari; "Aforoa dela eta, jende asko kanpoan geratu zen. Badaezpada, sarrerarik esleitu bazaizu eta ez baduzu erabili behar idatziguzu, gu arduratuko gara beste guztiaz! Eskerrik asko!".

Aginagako gaurko kontzertuaren ondotik, osasun krisialdian egongo ez bagina ohiko festetan izango ziren Zubietara jauzi egingo du Kultur Birak larunbat eta igandean.Tio Teronen Semeak taldeak "Freshcool" ikuskizuna eskainiko du igandean, bezperan, bertso-saioa antolatu dute. Biak Zubietako plazan. Ekitaldiotarako izen ematea itxita dago jada.

KULTUR BIRA

UZTAILAK 24, OSTIRALA
23:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Odolaren Mintzoa
“Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango dugu Kultur Biran. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da”.
Sarrera: "Aforoa dela eta, jende asko kanpoan geratu zen. Badaezpada, sarrerarik esleitu bazaizu eta ez baduzu erabili behar idatziguzu, gu arduratuko gara beste guztiaz! Eskerrik asko!".
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 25, LARUNBATA
19:00 Bertso saioa Zubietako plazan.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Arzallus, Jexux Mari Irazu eta Mantxi.
Gai jartzailea: ZORTZITAN Bertso Eskola.
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 26, IGANDEA
19:00 Tio Teronen Semeak dantza-taldearen "Freshcool" ikuskizuna Zubietako plazan.
Zehaztasunak: "Umorez betetako ikuskizun dantzatua, orain arte inoiz ikusi ez den bezala. Koadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu. Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da, ordea…".
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 31, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.


ABUZTUAK 2, IGANDEA
20:00 Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 30era arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.


ABUZTUAK 9, IGANDEA
20:00 Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (órgano) hirukotearen emanaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko abuztuaren 7ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.