Ezohiko San Praixkuak

Aginaga ezohiko jaien asteburuan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 2a, 08:45

Adin tarte ezberdinetako herritarren zaletasunak asetzera dator, Aginagako Jai batzordeak eta gazteek astebururako josi duten egitaraua. Ezohikoa, bizi dugun osasun krisialdiagatik. Prebentzio neurri zorrotzen artean ospatuko dituzte hiru ekitaldi, gaur hasi (urriak 2) eta igandera arte; Ene Kantak emanaldia haurrentzat, Mihise eta Unidad Alavesa taldeekin kontzertuen arratsaldea eta aginagarrak ere partaide izango dituen herri kirolen erakustaldia.

Ekitaldi guztiotarako izen ematea itxia du antolakuntzak. Sarrerak eskuratzeko bi bide zabaldu zituzten; usurbilkultura.eus plataforman batetik, aginagarrentzat Arrate tabernan ere kopuru zehatz bat eskuragarri jarri zuten. 

Protokolo zorrotza landu dute antolatzaileek ekitaldiok ospatu ahal izateko. Hitzordu guztiak Ariztitxo frontoian egingo dira. Aforo mugatua izango dute ekitaldiek. Ohi den moduan, ezinbestekoa izango da musukoa jantzita eramatea. Hitzorduotan segurtasun distantziak bermatuko dira.

EZOHIKO SAN PRAIXKUEN ASTEBURUA
Urriak 2, ostirala

18:00 Ene Kantak Ariztitxo frontoian.
“Ene Kantak proiektua Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatu zuten 2011. urtearen hasieran. Haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Kanta hauen koreografiak eta mugimenduak haurrek beraiek sortutakoak dira”.
Edukiera: 150 lagun.
Izen ematea: itxita.

Urriak 3, larunbata
18:00 Mihise eta Unidad Alavesa Ariztitxo frontoian.
Edukiera: 150 lagun.
Izen ematea: itxita.

Urriak 4, igandea: San Praixku Eguna
11:00
Meza nagusia.
12:00 Herri kirol erakustaldia Ariztitxo frontoian:
-Harrijasotzaileak: Jokin Eizmendi, Imanol Illarramendi "Kortaberri", Gorka Etxeberria eta Udane Ostolaza (15 urte).
-Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Xabier Zaldua.
-Hizlariak: Joseba Ostolaza eta Manuel Mari Galarraga.
-Agiñarrak ere kirolean: Trontzan, txingetan eta lokotx bilketan ere izango ditugu.
Edukiera: 80 lagun.
Izen ematea: itxita.

Ekitaldiotarako informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus

Antolatzailea:
Aginagako Jai Batzordea.