Ezohiko San Praixkuak

Ene Kantaken ikuskizunak alaitu du Aginagako frontoia

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 2a, 18:55

Ene Kantak taldearen ikuskizunak eman die hasiera aurtengo ezohiko San Praixkuei. Urteroko parranda girorik gabe, baina ekitaldi batzuk osatu dituzte aurtengo. Hastapenetan, Ene Kantak aurrentzako dantza ikuskizuna izan da lehen protagonista. Tamalez, haurrez ez dute eurekin batera frontoian dantzan aritzeko aukerarik izan, baina umorea eta alaitasuna ez dira falta izan Aginagan. Bihar eta etzi ere ekitaldiak izango dira. Programa eta xehetasun gehiago.


EZOHIKO SAN PRAIXKUEN ASTEBURUA

Urriak 3, larunbata
18:00 Mihise eta Unidad Alavesa Ariztitxo frontoian.
Edukiera: 150 lagun.
Izen ematea: itxita.

Urriak 4, igandea: San Praixku Eguna
11:00
Meza nagusia.
12:00 Herri kirol erakustaldia Ariztitxo frontoian:
-Harrijasotzaileak: Jokin Eizmendi, Imanol Illarramendi "Kortaberri", Gorka Etxeberria eta Udane Ostolaza (15 urte).
-Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Xabier Zaldua.
-Hizlariak: Joseba Ostolaza eta Manuel Mari Galarraga.
-Agiñarrak ere kirolean: Trontzan, txingetan eta lokotx bilketan ere izango ditugu.
Edukiera: 80 lagun.
Izen ematea: itxita.