Liztor jasa Aginagan

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 30a, 08:28

Aspaldi honetan liztor mordoa ikusten ari dira Aginaga aldean. Horren lekuko, egunotan herritar batek helarazitako ondoko argazkia. 

Irudi benetan ikusgarria, herritar batek Aginagatik NOAUA!ri helarazi diona. Begi bistan dituzuenak liztorrak dituzue, asiar famatu horiek. Inoiz baino gehiago ikusten ari dira Aginaga aldean; irudiotan dituzuen horiek “5 egunetan Aginagan ehizatuak” dituzue. “Non ote dira gure erleak?”, galdetzen du ondoko irudia helarazi digun herritarrak.

Erle Egunik ez
Liztorrei buruzko albistea, astelehen honetan plazaratu dugu web bidez. Gogoan izan, izatez, atzo, hilabeteko azken igandea izanik, Erle Eguna ospatu behar zuen Usurbilek. Baina covid19-ak eragindako pandemia tarteko, Artisau Azokaren gertatu bezala, bertan behera geratu da aurtengoz. Honenbestez, Usurbilgo hitzordu gozoenaren 22. edizioa ospatzeko itxaron beharko dugu.