Sagardotegi Garaia

Urdaira Sagardotegia: “Lehengo konturik ez”

Erredakzioa 2021ko mar. 4a, 16:01

Lanean jo eta su ari dira Urdaira Sagardotegian. Denboraldia aurrera doa eta neurri berrietara egokitzen darabilte.

NOAUA! Nola ari zarete aurre egiten maiz aldatzen diren neurriei?

Urdaira Sagardotegia: Ahal dugun moduan, gauzak iristen diren heinean erantzuna ematen ari gara. Aldaketa asko ari dira izaten azken aldian eta horietara moldatu behar.

 

Herritarrek hurbiltzen jarraitzen dute urtero moduan?

Bai, neurri guztiak betetzen saiatzen ari gara ahalik eta zerbitzurik onena emateko eta jendea badabil sagardotegian. Aforoaren neurriak kontuan izaten ditugu eta gainontzeko neurriak ere betez zerbitzua eskaintzen ari gara. Lehengo konturik ez da zentzu horretan, baina tira.

URDAIRA SAGARDOTEGIA

"Pitxerretan eskaintzen dugu sagardoa, eta talde txikitan mahaian jarrita egoten dira bezeroak, neurriek hala eskatuta"

Txotxera joaterik ez orain. Nola ari zarete moldatzen zentzu horretan?

Pitxerretan eskaintzen dugu sagardoa, eta talde txikitan mahaian jarrita egoten dira bezeroak neurriek hala eskatuta.