Miriam Arrillagak larunbat honetan debutatuko du Emakumezkoen Larruzko Pilotako III. Txapelketan

Erredakzioa 2021ko api. 13a, 07:52

Emakumeen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa apirilaren 10ean hasi zen, hamabi palistarekin, tartean Miriam Arrillaga aginagarra. Guztira lau jardunaldi izango ditu txapelketak; lehenengoa Larrabetzuko pilotalekuan izan zen eta Bizkaia frontoian jokatuko dira hurrengo partidak, apirilaren 17an eta 24an. Finala 30ean jokatuko da eta EITBk zuzenean emango du. Gainontzeko partidak ateak itxita jokatuko dira eta zuzenean emango dituzte Bizkaia Frontoia Facebook katearen bidez.

Txapelketa apirilaren 10ean hasi zen Larrabetzuko pilotalekuan 17:00etan, bi partidarekin. Lehenengo partida Nagore Martinek eta Leire Etxanizek Uxue Agirresarobe eta Maialen Landajoren aurka jokatu zuten eta bigarrena Leire Galdosek eta Maider Mendizabalek Udane Iturbe eta Olatz Zulaikaren aurka. 

Apirilaren 17an izango da txapelketako bigarren jardunaldia, 17:00etan, Bizkaia frontoian, bi partidarekin. Lehenengo partida Amaia Irazustabarrenak eta Mirian Arrrillagak Uxue Agirresarobe eta Maialen Landajoren aurka jokatuko dute eta bigarrena, Miren Larrartek eta Itsaso Erasuk Udane Iturbe eta Olatz Zulaikaren aurka.

Gainera, hirugarren jardunaldia apirilaren 24an jokatuko da Bizkaia frontoian, kasu honetan ere 17:00etan eta bi partidarekin. Lehen partida Nagore Martinek eta Leire Etxanizek jokatuko dute Amaia Irazustabarrena eta Mirian Arrrillagaren aurka. Hirugarren jardunaldiko bigarren partida Leire Galdosek eta Maider Mendizabalek Miren Larrarte eta Itsaso Erasuren aurka jokatuko dute. Finala apirilaren 30ean izango da, 17:00etan, Bizkaia frontoian.