Maiatzaren 31ra arte

Aginagako udako txokoetan izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 27a, 08:03

Gaztetxoen udako oporraldiaren hasierarako txokoak antolatu ditu Aginagan, San Praixku guraso elkarteak. Igandera arte (hilak 31) zabalik izango dute izen ematea.

Uda parterako aisialdiko ekimen bat baino gehiago antolatu dira, azkenaren berri Aginagatik jaso dugu. San Praixku Guraso Elkarteak NOAUA!ri berri eman dionez, Aginagan udako txokoak prestatzen ari dira. 

Izen emateko hamar eguneko epea ere finkatu dute. Maiatzaren 31ra arte luzatuko dute inskripzio tartea.

Ekainaren 21etik abian
Kontuan izan baita; udako txoko hauek ikasturtea amaitu eta berehala jarriko dituzte martxan eta bi asteko iraupena izango dute. Ekainaren 21ean abiaraziko dituzte San Praixku Guraso Elkarteak txoko hauek, uztailaren 2ra arte. 

Ekimen honi buruzko xehetasun gehiago nahi duenarentzat, helbide honetara idatzi daiteke: gurasoelkartea@aginaga.eskolatxikiak.eus