Moxala lapurtu diote Aginagan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 26a, 09:27
Twitterreko erabiltzaile Urtzi Odriozolak zabaldu duen argazkia.

Urtzi Odriozola Twitterreko erabiltzaileak Aginagako lehengusuari moxala lapurtu diotela salatu du sare sozialen bidez. Inork gai honen berri badu, berarekin hartuemanetan jartzea eskatu du.

Sare sozialen bidez irakurri dugu azken orduotan. Twitterreko erabiltzaile batek salatu duen lapurreta. Erabiltzaile honen senide batek, lehengusuak pairaturikoa. Hala dio mezuak. "Moxala lapurtu zioten lehengusuari Aginagan (Usurbil), ekainaren 23an". Animaliari buruzko zenbait zehaztasun ere eskaini ditu. "Arra da, marroia ile beltzarekin eta orbain zuria du kopetean. Orain bi hilabete inguru ditu".

Mezuari albiste honi atxikitako argazkia erantsi dio. "Argazkia orain dela hilabete eta erdikoa da", ohartarazi du. Norbaitek zerbait badaki, mezu bat idaztea eskatzen du. Urtzi Odriozola da bera, eta Twitterren aurkituko duzue, helbide honetan: https://twitter.com/urtzai . "Zerbait jakinez gero DM bat idatzi mesedez. Mila esker", eskatu du aipatu sare sozialaren bidez.