Kultur Bira

Eliza Zahar berritua erakutsiz murgilduko da gaur Aginaga Kultur Biran

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 1a, 07:21

Auzolanean eraberritzen aritu diren Eliza Zaharraren irekiera erakusketa izango da ostiral honetan, gaur hasi eta urriaren 4ra arte luzatuko den Aginagako Kultur Biraren abiapuntua. Eraikina, kultur gune eta auzotarren bilgune izatea sustatu nahi dute. Orain arte egindako lanketa ezagutzeko aukera izango da ostiral arratsalde honetan. Eta gero kontzertu gaua. Adi, oraindik kultur ziklo honetarako hainbat ekintzetarako izen ematea zabalik duzue eta.

KULTUR BIRA AGINAGAN
Urriak 1, ostirala
18:30 Eliza zaharraren irekiera erakusketa.

22:00 Kontzertu gaua Aginagako Ariztitxo frontoian: Lukiek eta Ibil Bedi taldeak.
Zehaztasunak: "Lukiek Mungian sortutako talde bizkaitarra da eta Belako taldeko kitarrajole eta kantaria den Josu Ximunek, Antton Goikoetxeak eta Christian Rodriguezek osatzen dute. Rock doinu indartsuak jotzen dituzte! Ibil Bedi 2018an sortutako musika talde nafarra dugu, Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeako bost gaztez osatua: Ibai Osinaga, Amets Aranguren, Areta Senosiain, Eder Escalera eta Javier Larrañetak osatzen dute taldea. Maitasunaz, zalantzez, ezustekoez, galeraz eta bizipenen inguruan abesten dute. Kantuak poparen bueltan ibiltzen dira orokorrean bestelako ukituak ere somatzen direlarik".
Edukiera: 150 lagun.
Izen ematea: itxita.


Urriak 2, larunbata
06:30 Oilasko biltzaileen irteera trikitilariekin Atarialde elkartetik.
Izen ematea: aginagaherria@gmail.com

16:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekañan.
Izen ematea: aginagaherria@gmail.com

19:00 Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak Eliza Zahar atarian.

21:00 "Albertoren bakarrizketa" Ariztitxo frontoian.
Zehaztasunak: "Albertok ez du aurkezpenik behar. Ezaguna dugu aginagarra. Bere umoreagatik eta antzerkigintzagatik ezaguna da eta makina bat bakarrizketa egin dituen arren lagun artean lehen aldia izango du publikoarekin. Estreinakoz aritzeko San Praixkuetako plazan izan behar zuen bai ala bai".
Edukiera: 40 lagun.
Izen ematea: itxita.


Urriak 3, igandea
17:00 Potxin eta Patxin pailazoen saioa Ariztitxo frontoian.
Zehaztasunak: "Potxin eta Patxinen ikuskizunak denetik dauka pailazoak, malabareak, zirkua eta musika! Ordubete inguruz gozatzeko aukera edukiko dute etxeko txikienek!".
Edukiera: 150 lagun.
Izen ematea: urriaren 1era arte, usurbilkultura.eus plataforman.

19:00 Film proiekzioa Eliza Zaharrean: "Chihiroren Bidaia".

Zehaztasunak: "Japonia anime film hau, Hayao Miyazaki autore ezagunak idatzia eta zuzendua dago, Ghibli Estudioarekin. Filma oso saritua izan zen, hala nola marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria edota 2002ko Berlingo Zinema Jaialdiko Urrezko Hartza!

Chihiro 10 urteko neska da, eta bere gurasoek -Akio eta Yugo- etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, asko nahigabetzen da. Etxe berrirako bidean galdu egiten dira eta tunel misteriotsu bat aurkitzen dute, eta jakinguraz beterik, barnera doaz. Familia txikia itxuraz abandonaturiko herri baten kalean sartzen da, jatetxez betea, eta aitak bazkaltzeko leku on bat topatzen du. Baina gurasoak jan eta berehala sorginkeria baten ondorioz txerri bihurtzen dira. Chihiro mundu misteriotsu eta magiko horretan dagoen bainuetxean bizirauten saiatu beharko da".

Edukiera: 40 lagun.
Izen ematea: urriaren 1era arte, usurbilkultura.eus plataforman.


Urriak 4, astelehena
10:00 Haurrentzako jokoak Ariztitxo frontoian.
Izen ematea: aurrez, aginagaherria@gmail.com helbidean.

12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian.
Izen ematea: aurrez Arrate zahar egoitzan.

15:00 Karaokea Eliza Zaharrean.
Izen ematea: momentuan bertan.

19:00 Toka txapelketa herrikoia Ariztitxo frontoian.
Izen ematea: momentuan bertan.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.