Kultur Bira

Albertoren bakarrizketarekin barrez lehertu ziren aginagarrak

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 3a, 11:15

Albertoren bakarrizketak erakarri zituen begirada guztiak bart gauean Aginagan. Aginagarra estreinakoz igo zen oholtzara bakarrizketa bat egiteko, eta non hobe Aginagan egitea baino. Jende ugari hurbildu zen Albertoren ikuskizuna ikustera eta artistak ez zuen hutsik egin.