Larunbatean hasiko da 2021eko Eskuz Banakako Master Laboral Kutxa txapelketa eta Miriam Arrillaga tarteko

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 28a, 14:44

Larunbat honetan hasiko da emakumezkoen Eskuz Banakako Master Laboral Kutxa txapelketa Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Denera 72 pilotarik eman dute parte hartzeko izena, horietako 26 pilota mistoarekin eta gainontzeko 46k pilota goxoarekin. Partehartzaileen artean izango da Miriam Arrillaga aginagarra ere.

Gasteiz eta Gordexolaz gain, Larrabetzu, Ortuella, Orozko, Balmaseda eta Orduña bisitatuko ditu txapelketak, final handia Mungian jokatuko delarik, abenduaren 19an. Ohi bezala, finala ETB-1 eta EITB.eus atarian jarraitu ahal izango da zuzenean.

Pandemiak ere eragina izan du txapelketaren jarraipenean, izan ere 2019az geroztik, ez da txapelketa hau jokatu. Orduan, Miriam Arrillaga izan zen txapelduna, eta aurten ere, aginagarra txapela etxera ekartzen ahaleginduko da.