Zuhaitz Gurrutxagaren "Futbolistok II" bakarrizketa Aginagan

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 13a, 20:53

Zuhaitz Gurrutxaga aski ezaguna da Euskal Herrian Herri Txiki Infernu Handi programa aurkezteagatik. Umorean lan asko egin du, eta bere bakarrizketa berria ekarri du Aginagara, "Futbolistok II". Aurkezle izateaz gain, errealeko futbolari ere izan zen duela hainbat urte, eta horri lotutako umorezko piezarekin barrez lehertu dira Eliza Zaharrean elkartutako dozenaka lagun.