Igande honetan jokatuko du Miriam Arrillagak Master Laboral Kutxako finalerdia

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 2a, 12:21

Master Laboral Kutxa txapelketa amaierara iristen ari da, eta finalerdiak jokatuko dituzte igandean. Miriam Arrillaga ere bertan izango da, Enara Gaminderen aurkako partiduan. Pilota mistoko finalerdiak Muskizeko pilotalekuan jokatuko dira eguerdiko 12etatik aurrera, eta EITBren bidez jarraitzeko aukera izango da telebistaz zein online.

Pilota Mistoko lehen finalerdia Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldaik jokatuko dute, eta finalerako bigarren txartela, berriz, Miriam Arrillaga eta Enara Gaminderen artean egongo da. Finala abenduaren 19an jokatuko dute Mungian.