Alejandro Tapiaren aldeko oroimen ekitaldia igandean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 23a, 08:42

Zendu zela bost urte beteko diren egunerako, Alejandro Tapia Aiestaranen aldeko oroimen ekitaldia iragarri dute abenduaren 26an bere sorterrian, Aginagan.

Alejandro Tapia Aiestaran margolaria zendu zela bost urte beteko diren egunerako herri omenaldia antolatu diote Aginagan. Igande eguerdi honetan, abenduaren 26an izango da, 12:00etan Eliza Zaharrean. Aginagako gazteek antolatu eta bere irudiekin hornitua egongo den hitzorduak hitzartzeak eta musika tartekatuko ditu. Deitzaileek zehaztu dutenez gainera, mural bat ezarriko dute bere eskultura ondoan eta erakusketa bat ere prestatu dute. Omenaldi egunean ikusgai izango duzue 14:00ak arte.

1930ean jaiotako sortzaile aginagarrak ibilbide oparo asko jorratu zuen margolari gisa. Herrian ere hor da, duela hamarkada bat pasatxo ezabatu zuten bere murala. Margolan, eskultura eta grabatu anitz landu ditu. Natura islatu izan da bere hainbat lanetan. Ur taldea ere sortu zuen…. Ibilbide oparo hau islatuko dute Eliza Zaharreko erakusketan.

Alejandro Tapia Aiestaranen aldeko oroimen ekitaldia
Eguna: abenduak 26, igandea.
Ordua: 12:00.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Zehaztasunak: Alejandro Tapia Aiestaranen hil zela bost urte beteko diren egunean, bere aldeko oroimen ekitaldi herritarra ospatuko dute Aginagan.
Antolatzaileak: Aginagako gazteak.