Ostiralean hasiko dira Atxegaldeko festak

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 19a, 10:00

Ostiralean arratsaldean hasi eta igande gauera arte luzatuko dira Atxegaldeko festak. Jai Batzordeak uztailean jakinarazi zuen haien gidaritzapean egindako azken festak izango direla aurtengoak eta errelebo beharrean dira 2020an festak ospatuko badira. Aurtengoan jarri nahi dute arreta antolatzaileek eta datorren urteari begirako erabakiak aurreragoko kezkak izango dira.

Hona Atxegaldeko jaien egitaraua:

Abuztuak 23, ostirala
17:30 Kalejira poteo musikatua herrian zehar Matraka Elektrotxarangarekin. 
20:00 Txupinazoa eta luntx mundiala.
Ondoren, buruhandiak.
23:30 Kontzertu gaua: Mihise, Iñorkiñak, Larrian Gozo. 

Abuztuak 24, larunbata
11:00 Umeen goiza: jolasak eta opari banaketa. 
16:00 Mus txapelketa
(15:30-16:00 muserako izen ematea).

18:00 Bubble Soccer, haurrentzako jokoa.
Segidan, txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afaria. Mikel Alkorta eta Ane Azkonobieta musikariek lagunduta (txartelak Artzabal, Bordatxo eta txirristran salgai 15 eurotan).

Gauean:
 Laket, DJ Nemux. 


Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka txapelketa.
Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.

17:00 Mastertxeff txiki; sukaldari lehiaketa.
18:30 Bertso musikatuak.
Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” eta Beñat Gaztelumendi.
Gai Jartzailea: Haritz Casabal “Kazz” Musikariak: Gari Otamendi (bibolina) eta Ixak Arruti (kitarra). 
22:00 Azken traka.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.