[IRUDITAN] Txupinazoa eta Atxegaldeko jaien hasiera

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 23a, 20:40

Hasi dira aurtengo Atxegaldeko jaiak. Matraka elektrotxarangak alaitu ditu herriko kaleak arratsaldean eta txupinazoa bota dute herriko itzulia amaituta. Pregoi txikia eta txupinazoaren jaurtiketarekin hasi dira jaiak Atxegalden, eta luntxa egin dute ondoren. Gauean kontzertua eskainiko dute Mihise, Iñorkiñak eta Larrian Gozo taldeek 23:30etatik aurrera.

Abuztuak 24, larunbata
11:00 Umeen goiza: jolasak eta opari banaketa. 
16:00 Mus txapelketa
(15:30-16:00 muserako izen ematea).

18:00 Bubble Soccer, haurrentzako jokoa.
Segidan, txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afaria. Mikel Alkorta eta Ane Azkonobieta musikariek lagunduta (txartelak Artzabal, Bordatxo eta txirristran salgai 15 eurotan).

Gauean:
 Laket, DJ Nemux. 


Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka txapelketa.
Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.

17:00 Mastertxeff txiki; sukaldari lehiaketa.
18:30 Bertso musikatuak.
Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” eta Beñat Gaztelumendi.
Gai Jartzailea: Haritz Casabal “Kazz” Musikariak: Gari Otamendi (bibolina) eta Ixak Arruti (kitarra). 
22:00 Azken traka.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.