[IRUDITAN] Umeen Eguna Atxegalden

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 24a, 19:40

Umeen Eguna izan da gaur Atxegalden. Goizean tailerrak, marrazki lehiaketa, jokoak eta zozketa egin dituzte sari banaketa oparoarekin. Arratsaldean, mus txapelketa jendetsua izan da eta haurrak bubble soccerrean aritu dira. Ondoren, txokolatada eta buruhandiekin amaitu da arratsaldea. Gauean, Laket taldea eta DJ Nemux izango dira oholtzan.

Abuztuak 25, igandea
11:30 Toka txapelketa.
Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.

17:00 Mastertxeff txiki; sukaldari lehiaketa.
18:30 Bertso musikatuak.
Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” eta Beñat Gaztelumendi.
Gai Jartzailea: Haritz Casabal “Kazz” Musikariak: Gari Otamendi (bibolina) eta Ixak Arruti (kitarra). 
22:00 Azken traka.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.