Koronabirusa

Usurbil F.T. laguntzeko elkartasun zozketa

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 27a, 09:01

Covid19-ak herriko kirol taldeetan ere bete-betean eragin du. Egoera zail honetan Usurbil F.T. laguntzeko elkartasun zozketa antolatu dute. Futbolari ezagunen kamisetak, herriko musika taldeen sortze lanak... irabazteko aukera eskainiko dute, euro bakarrean eskura daitezkeen errifek.

“Covid19-ak eragindako zailtasunen aurrean, Usurbil F.T. osatzen dugun jokalari eta familiak laguntzeko elkartasun zozketa” antolatu dute futbol klubetik. Aipatu moduan, errifak salduz bildu nahi duten laguntza, “egoera zail honen aurrean jokalari eta gurasoek urtean zehar ordaindutako kuotaren zati bat berreskuratzera” bideratu nahi dute. Saldutako errifen artean, futbol jokalari ezagunen kamisetak edota herriko musika taldeen hainbat sortze lan zozketatuko ditu Usurbil F.T.-k uztailaren 27an 18:00etan Haranen. “Usurbil F.T.-k eskerrak eman nahi dizkie zozketa hau egiten lagundu diguten guztiei”.

Zozketatuko dituzten opariak
Ondoko irudietan dituzuen sariok zozketatuko dituzte uztailaren 26an:
1. saria: Asier Illarramendiren kamiseta, Zaparra taldearen diska, argazkia eta baloia.
2. saria: Mikel Oyarzabalen kamiseta, Odolaren Mintzoa taldearen diska, argazkia eta baloia.
3. saria: David Zurutuzaren kamiseta, Iñorkiñak taldearen diska, argazkia eta baloia.
4. saria: Yuri Berchicheren kamiseta, Hotzikara taldearen diska, argazkia eta baloia.
Sari berezia: Imanol Agirretxeren kamiseta, botak eta Izeberg taldearen diska.

Denboraldia amaitua
Gogoan izan, covid19-ak futbol denboraldia eta Usurbil F.T.-k antolaturiko ekimen guztiak eten zituen martxoan. Maiatzean, Gipuzkoako Futbol Federazioak amaitutzat eman zuen 2019-20 denboraldia. Erabakiak berri ezinhobea ekarri zuen Usurbil F.T.-rentzat. Sailkapeneko lehen postuan zegoen erregionalen taldea mailaz igo zen.

Irudiak: Usurbil F.T.