2020/10/15 18:00

Bilerak

Kalezartarrentzako udal ekipamendua definitzeko parte hartze prozesuaren hasiera

Kalezartarrentzako udal ekipamendua definitzeko parte hartze prozesuaren hasiera
Haur Eskola, Kalezar

Ordua: 18:00.
Tokia: 
Haur Eskola.
Zehaztasunak: 
etorkizunean Pelaioenean kokatuko diren Emakumeen Etxea eta auzotarren ekipamendua definitzeko parte hartze prozesu bana abiatuko da urrian. Kalezartarrentzako udal ekipamenduari lotutako prozesua urriaren 15ean abiatuko dute.

AUZOTARREN EKIPAMENDUA

Aurreikusitako bilera kopurua: 3.
Hasiera eguna: urriak 15, 18:00, Haur Eskola.
Bileren maiztasuna: hilero bigarren astean.
Prozesuaren helburua: kalezartarren beharrei erantzungo dien auzo-ekipamendua zehaztea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 15): auzotarren beharrak identifikatu.
2. bilera (azaroan): auzotarren beharrak asetzeko beharrezko espazioak definitu.
3. bilera (abenduan): espazioaren kudeaketa definitu.

Prozesuotan parte hartzeko:
-Aurrez izena eman eta hautatu ze parte hartze prozesuetan esku hartu nahi duzun.
-Lehen bilerarako hitzorduak zehaztu dira, hurrengo bileretakoak izena emandakoek zehaztutako lehentasunezko egun eta orduen arabera erabakiko dira.