Pelaioenea barnetik eraikitzen

Kalezartarren udal ekipamendua zehazteko parte hartze prozesua abiatzear

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 13a, 09:00

Etorkizunean Kalezarko Pelaioenean elkarbiziko dira Emakumeen Etxea eta kalezartarrentzako udal ekipamendua. Bi egitasmo hauek definitzeko parte hartze prozesu bana iragarri du Usurbilgo Udalak. Emakumeen Etxeari lotutakoa iragan urriaren 8an abiatu zen, auzotarren egoitza izango denari buruzkoa ostegun honetan hasiko da (hilak 15). Elhuyarrek dinamizatuko dituen hiru saio iragarri ditu antolakuntzak.

PELAIOENEAKO PARTE HARTZE PROZESUAK
XEHETASUN OROKORRAK
Sustatzailea: Usurbilgo Udala.
Dinamizatzailea: Elhuyar.
Helburu nagusia: Pelaioenean biziko diren Emakumeen Etxearen eta kalezartarren udal ekipamenduaren zehaztasun nagusiak definitzea.
Prozesuotako lanketarako guneak:
-Irailaren 19ko aurkezpenaren antzeko gune zabala, zabaldunderako eta gizarteratzeko. Ekarpenak egin ditzakeen herritar orori irekia.
-Talde eragilea: udal ordezkari politiko eta teknikariek, nahiz Elhuyar Aholkularitzako teknikariek osaturikoa. Parte hartze prozesuon antolaketa lanak bideratuko dituzte.
-Hausnarketarako bi guneak: Emakumeen Etxea eta Kalezarko auzo ekipamendu proiektuak zehazten lagunduko dutenak.
-Bi prozesuen iraupena: irailean hasi eta apirilean amaitu. Apirilerako bi memoria txostenak prest izatea aurreikusten dute.
-Oharra: elkar elikatuko dira bi prozesuak.


EMAKUMEEN ETXEA
Aurreikusitako bilera kopurua: 5.
Hasiera eguna: urriak 8.
Bileren maiztasuna: hilero lehen astean.
Prozesuaren helburua: Emakumeen Etxearen zehaztapenekin lotutako alderdiak identifikatu eta lantzea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 8): prozesurako balio eta printzipioak landu. Etxearen helburuak.
2. bilera (azaroan): etxearen printzipioak eta filosofia. Etxearen erabiltzaileak.
3. bilera (abenduan): etxearen jarduerak eta zerbitzuak. Antolaketa espaziala.
4. bilera (urtarrilean): etxearen kudeaketa-eredua. Etxearen funtzionamendua.
5. bilera (otsailean): aurrera begirako bide-orria.

AUZOTARREN EKIPAMENDUA
Aurreikusitako bilera kopurua: 3.
Hasiera eguna: urriak 15, 18:00, Haur Eskola.
Bileren maiztasuna: hilero bigarren astean.
Prozesuaren helburua: kalezartarren beharrei erantzungo dien auzo-ekipamendua zehaztea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 15): auzotarren beharrak identifikatu.
2. bilera (azaroan): auzotarren beharrak asetzeko beharrezko espazioak definitu.
3. bilera (abenduan): espazioaren kudeaketa definitu.

Prozesuotan parte hartzeko:
-Aurrez izena eman eta hautatu ze parte hartze prozesuetan esku hartu nahi duzun: 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus
-Lehen bilerarako hitzorduak zehaztu dira, hurrengo bileretakoak izena emandakoek zehaztutako lehentasunezko egun eta orduen arabera erabakiko dira.