Pelaioenea barnetik eraikitzen

Kalezartarren auzo-ekipamenduari lotutako bigarren parte hartze saioa ostegunean

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 10a, 08:24

Urriaz geroztik abian dira etorkizuneko Pelaioenea barnetik definitzeko bi parte hartze prozesu. Emakumeen Etxearen eta kalezartarren auzo ekipamenduaren egoitza izango da eraikina. Kalezartarren egoitza izango dena definitzeko, horri lotutako bigarren parte hartze saioa deitu Usurbilgo Udalak ostegunerako (azaroak 12). 

Pelaioenea barnetik eraikitzeko Usurbilgo Udalak antolatu eta Elhuyarrek dinamizaturiko parte hartze prozesuei segida emango zaie hilabete honetan. Gogoan izan, Emakumen Etxea eta kalezartarrentzako auzo ekipamenduaren egoitza izango da Kalezar erdiguneko plazan kokatua egon eta birgaitu berria den eraikina. 

Bi proiektuei herritar zein eragileekin forma eman nahi die Udalak eta Elhuyarrek. Aste honetako parte hartze saioa, kalezartarren auzo-ekipamenduari lotutakoa izango da.

Azaroak 12, osteguna
18:00-20:30 Kalezartarren auzo-ekipamenduari lotutako bigarren gogoeta saioa Haur Eskolan.
Gaia: "Auzotarren beharrak asetzeko espazioak".

Parte hartze prozesuotarako izena aurrez eman beharko da bideotatik: 
parekidetasuna1@usurbil.eus
943 377 110

PELAIOENEAKO PARTE HARTZE PROZESUAK
XEHETASUN OROKORRAK
Sustatzailea: Usurbilgo Udala.
Dinamizatzailea: Elhuyar.
Helburu nagusia: Pelaioenean biziko diren Emakumeen Etxearen eta kalezartarren udal ekipamenduaren zehaztasun nagusiak definitzea.
Prozesuotako lanketarako guneak:
-Irailaren 19ko aurkezpenaren antzeko gune zabala, zabaldunderako eta gizarteratzeko. Ekarpenak egin ditzakeen herritar orori irekia.
-Talde eragilea: udal ordezkari politiko eta teknikariek, nahiz Elhuyar Aholkularitzako teknikariek osaturikoa. Parte hartze prozesuon antolaketa lanak bideratuko dituzte.
-Hausnarketarako bi guneak: Emakumeen Etxea eta Kalezarko auzo ekipamendu proiektuak zehazten lagunduko dutenak.
-Bi prozesuen iraupena: irailean hasi eta apirilean amaitu. Apirilerako bi memoria txostenak prest izatea aurreikusten dute.
-Oharra: elkar elikatuko dira bi prozesuak.


EMAKUMEEN ETXEA
Aurreikusitako bilera kopurua: 5.
Hasiera eguna: urriak 8.
Bileren maiztasuna: hilero lehen astean.
Prozesuaren helburua: Emakumeen Etxearen zehaztapenekin lotutako alderdiak identifikatu eta lantzea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 8): prozesurako balio eta printzipioak landu. Etxearen helburuak.
2. bilera (azaroak 5, 18:00-20:30, Artzabalen): etxearen printzipioak eta filosofia. Etxearen erabiltzaileak.
3. bilera (abenduan): etxearen jarduerak eta zerbitzuak. Antolaketa espaziala.
4. bilera (urtarrilean): etxearen kudeaketa-eredua. Etxearen funtzionamendua.
5. bilera (otsailean): aurrera begirako bide-orria.

AUZOTARREN EKIPAMENDUA
Aurreikusitako bilera kopurua: 3.
Hasiera eguna: urriak 15, 18:00, Haur Eskola.
Bileren maiztasuna: hilero bigarren astean.
Prozesuaren helburua: kalezartarren beharrei erantzungo dien auzo-ekipamendua zehaztea.
Bileren edukia:
1. bilera (urriak 15): auzotarren beharrak identifikatu.
2. bilera (azaroak 12, 18:00-20:30 Haur Eskolan): auzotarren beharrak asetzeko beharrezko espazioak definitu.
3. bilera (abenduan): espazioaren kudeaketa definitu.

Prozesuotan parte hartzeko:
-Aurrez izena eman eta hautatu ze parte hartze prozesuetan esku hartu nahi duzun: 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus
-Bi prozesuok emandakoa usurbil.eus atarian kontsulta daiteke. Esteka honetan: https://www.usurbil.eus/eu/pelaioenea?fbclid=IwAR31snMqEyd1mYubc_5XVdyQNRLRFsOq96WEDhsC_GCHezt4nKDXhdxFeu4