Haur Eskolako patioa auzolanean txukuntzeko deia luzatu du Ikastolak larunbaterako

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 20a, 21:01
Hiru eraikinen kanpo espazioen kudeaketan lanean ari da udaletxearekin Ikastola. Auzolanari garrantzia berezia eman diote, eta ildo horretan, larunbat honetan, hilaren 24an Haur Eskolako patio txukuntzeko deialdia luzatu dute. 10etan Haur Eskolan bertan elkartuko dira auzolantegiko bolondresak, eta denetariko lanak egiteko aukera izango da: margotu, lijatu... lijatzea interesatzen zaionak lijadora etxetik eraman beharko du. Parte hartu nahi duenak mezu bat bidali beharko du honako helbidera: hitzaho@udarregi.eus.