Esther Arrojeria eta Bera Bera, Ligako txapeldunak zazpigarrenez

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 9a, 12:36

Elche taldearen aurka etxean, Donostiako Josean Gascan jokatutako neurketa 30-20 irabazita, ligako txapelduna da eskubaloi talde donostiarra zazpigarrenez, eta baita honenbestez, talde kide Esther Arrojeria herritarra. Zorionak!

"Defentsa bikain bati esker eta erasoan hutsunea aurkitzen jakin duelako", irabazi dute neurketa Bera Beratik aditzera eman dutenez. Honako hau, Liga irabazten duten zazpigarren aldia da. 2013tik 2016ra eta 2018tik 2021erako titulu guztiak irabazi dituzte.

Zorionak honenbestez Bera Bera taldeari eta oso modu berezian, talde kide duen herritar Esther Arrojeriari. Arrojeriak sartu ditu 30 gol horietatik bi. Taldeari buruzko informazio gehiago, berabera.com atarian duzue.