Kultur Bira 2021

Kalezar ere Kultur Birara batuko da ekainaren 23tik 27ra

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 21a, 07:45
Maddi Zuloagak emanaldia eskainiko du Kalezarko San Juanetan.

Ez ohikoak, baina egungo testuingurura egokitutako kultur zikloan bilakatuta ospatuko dituzte Kalezarren ate joka dituzten 2021eko San Juanak. Ekainaren 23tik 27ra iragarri dituzten kontzertu, herri kirol erakustaldi edota haurrei zuzenduriko ekimenak aurten Kultur Biraren aterkipean datoz. Izena eman beharko da aurrez beraz, astearte hau baino lehen usurbilkultura.eus atarian. Hemen duzue egitaraua.

KALEZARKO SAN JUANAK KULTUR BIRAN
Ekainak 23, asteazkena
15:00 San Juan eskea Kalezarko plazatik.
Oharra: covid19a dela eta, ez da San Juan surik izango.

Ekainak 24, osteguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Toka.
19:00 Bertso musikatuen saioa, Haur Eskola ondoko karpan. Parte hartzaileak:
-Bertsotan: Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amaia Agirre.
-Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
Izen ematea: doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 25, ostirala
20:00 Ameba kontzertuan.
Tokia: Haur Eskola ondoko karpa.
Zehaztasunak: "Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu herriko gazteek, Garate Studios-en, Martxel Arkarazoren laguntzaz grabatutako “Elikatuz” diskoaren aurkezpena. Ameba taldearen lehen lana da honakoa eta herrian abiatu duten biraren parte izango da Kalezarko Kultur Biran emango dutena".
Izen ematea: doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 30 lagun.

Ekainak 26, larunbata
12:00 Harri jasotze eta aizkolarien erakustaldia.
Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

18:00 Bakarrizketak: Portillo eta Ñako.
Edukiera:
30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

20:00 Kontzertua: Maddi eta Ane.
Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 27, igandea
10:30 Kalexarko ginkana.
Oharrak:
-Izen ematea: kalezarkojaiak@gmail.com
-Partaideak: gai librean mozorrotuta.
-10 urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Talde bakooitzean gehienez 6 pertsona.

16:00 Marrazki tailerra: haur, gazte eta helduentzat.
Oharrak:
-Bakoitzak bre materiala ekarri beharko du.
-Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
-Edukiera: 30 lagun.

17:30 Ipuin kontaketa saioa Ixabel Agirresaroberekin.
Oharrak:
-Tokia: Kalezarko plazan. Giro euritsuarekin Haur Eskola ondoko karpan.
-Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
-Edukiera: 30 lagun.

Informazio gehiago: usurbilkultura.eus
Antolazailea: Kalezarko Jai Batzordea.