Kultur Bira

Kalezarko San Juanetako kultur ekitaldietan izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 22a, 12:15

Ekainaren 23tik 27ra Kultur Bira egitasmoaren baitan ospatuko diren Kalezarko San Juanetako ekitaldietan izen emateko azken eguna duzue astearte hau (hilak 22) usurbilkultura.eus atarian. Eskea, Ameba edota Maddi eta Aneren emanaldiak, haurrei zuzenduriko eguna, herri kirolen erakustaldia, bakarrizketa eta bertso musikatuen saioak... Antolakuntzak asteotan sarritan gogorarazitako oharra; sarrerak arduraz kudeatu. Txartela egokitu eta ekitaldira joan ezin baduzu, beste norbaiti eman edo antolakuntzaren esku utzi.

KALEZARKO SAN JUANAK KULTUR BIRAN
Ekainak 23, asteazkena
15:00 San Juan eskea Kalezarko plazatik.
Oharra: covid19a dela eta, ez da San Juan surik izango.

Ekainak 24, osteguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Toka.
19:00 Bertso musikatuen saioa, Haur Eskola ondoko karpan. Parte hartzaileak:
-Bertsotan: Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amaia Agirre.
-Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
Izen ematea: doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 25, ostirala
20:00 Ameba kontzertuan.
Tokia: Haur Eskola ondoko karpa.
Zehaztasunak: "Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu herriko gazteek, Garate Studios-en, Martxel Arkarazoren laguntzaz grabatutako “Elikatuz” diskoaren aurkezpena. Ameba taldearen lehen lana da honakoa eta herrian abiatu duten biraren parte izango da Kalezarko Kultur Biran emango dutena".
Izen ematea: doan ekainaren 22ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 30 lagun.

Ekainak 26, larunbata
12:00 Harri jasotze eta aizkolarien erakustaldia.
Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

18:00 Bakarrizketak: Portillo eta Ñako.
Edukiera:
30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

20:00 Kontzertua: Maddi eta Ane.
Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 27, igandea
10:30 Kalexarko ginkana.
Oharrak:
-Izen ematea: kalezarkojaiak@gmail.com
-Partaideak: gai librean mozorrotuta.
-10 urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Talde bakooitzean gehienez 6 pertsona.

16:00 Marrazki tailerra: haur, gazte eta helduentzat.
Oharrak:
-Bakoitzak bre materiala ekarri beharko du.
-Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
-Edukiera: 30 lagun.

17:30 Ipuin kontaketa saioa Ixabel Agirresaroberekin.
Oharrak:
-Tokia: Kalezarko plazan. Giro euritsuarekin Haur Eskola ondoko karpan.
-Sei urtetik beherakoek guraso batez lagunduak etorri beharko dute.
-Izen ematea: ekainaren 22ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
-Edukiera: 30 lagun.

Informazio gehiago: usurbilkultura.eus
Antolazailea: Kalezarko Jai Batzordea.