Kultur Bira 2021

[IRUDITAN] Kalezarko herri kirol erakustaldia

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 26a, 13:21

Goizeko 12etan herri kirol erakustaldia egin dute Kalezarren hainbat herritarren aurrean. Aizkoran Julen Olano eta Asier Pellejero aizkolari ezagunak aritu dira lanean, eta harri jasotzaile lanetan, berriz, Gorka Etxeberria.

Aizkolariek eman diote hasiera erakustaldiari enbor bakarra nork aizkorakada gutxiagorekin ebakiko. Asier Pellejero izan da garaile 42 aizkorakada eskasekin, eta Julen Olanok, aldiz, 58 behar izan ditu. Gorka Etxeberria izan da hurrena harri baldarrarekin 7 jasoaldi eginda 2 minutuan. Ondoren, aizkora lehia egin dute bi aizkolariek 6 enbor mozten nor azkarrago. Julen Olanok irabazi du proba horretan 12:57ko denborarekin. Ia minutu bat gehiago behar izan du Pellejerok lanak amaitzeko, 13:52 denborarekin. Azkenik, agurra egin du Gorka Etxeberriak harri borobilarekin plazako izkina bakoitzean harria lepoan bueltaka jarrita.