Futbola asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 21a, 09:58

Futbol neurketak iragarri ditu Usurbil F.T.-k larunbaterako Haranen. Gogoan izan bestalde, astebete pasatxo baino ez dela geratzen Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" probaren hamargarren ediziorako.

Asteburuko kirol agendan futbol partidak Haranen. Segidan dituzue xehetasunak.

Futbola Haranen
Urtarrilak 22, larunbata
10:00
Kadete mutilak: Usurbil FT B-Arrupe Chaminade CD A
12:00 Kadete neskak: Usurbil FT-Urnieta KE
15:30 Jubenilak: Usurbil FT-Ostadar SKT B
17:45 Preferente mutilak: Usurbil FT-Ostadar SKT

Izen ematea itxita
Gogoan izan bestalde, Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" probaren hamargarren edizioa ate joka dugula. Urtarrilaren 30ean ospatuko da, goizeko 9:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Mikel Laboa plazatik. Izen ematea itxita dago, dortsalak agortu zaizkie jada.